Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastunen Batasun Europarraren kideak, Petronorren

Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastunen Batasun Europarraren kideak, Findegian.
Eusko Jaurlaritzaren eta Ikastunen Batasun Europarraren kideak diren 40 pertsonek Findegia bisitatu dute, gaur eta bihar, Donostiako Kursaalean izaten ari den “Aurreruntz”-Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketa dela eta, zeinetan Petronorrek parte hartzen du.

Pedro Boyra Fidagarritasun zein Mantenu zuzendaria haiekin izan da bisita osoan zehar. Lehendabizi Muñatones Jauregian, non Petronorren historia, ikuspegia, helburuak, estrategia eta ekoizpen eskema aurkeztu die, beste  hainbat aspekturen artean. Ondoren, itsas-terminala eta Findegiaren instalazioak gertutik ezagutu dituzte.

Ibilbidea amaitu ostean, bisitariek otordua izan dute Muñatonesen, Leioako Ostalaritza Eskolak antolatua.