Ezbeharrezko koke isuria

Kokea isuri da kamioiaren atzeko itxituran izandako akatsagatik.
Petronorrek informatzen du gaur, goizeko 9:30etan, portuko biltegira Findegiko petrolio kokea garraiatzen zuen kamioiak bi koke tona isuri dituela Muskizko La Arena hondartzarako sarbidean dagoen biribilgunean. Berehala Muskiz zein Zierbenako administrazioei jakinarazi zaie eta materiala biltzeko garbiketa taldea bertaratu da.

Isuriaren zergatia ezagutzeko ikerketa agindu da eta, honezkero bidea garbituta eta normalduta dago.