Javi Lores eta Ainhoa Hernandez, Katxete Bola-jokoko Petronor Masterraren irabazleak

Familia-argazkia irabazle eta finalistekin.
Javi Lores Barakaldoko bolariak eta Uriosteko Ainhoa Hernandezek Katxete Bola-jokoko Petronor Masterra irabazi zuten larunbatean, La Arenako bolatokian.

Javi Lores garaile bilakatu zen, El Regatoko Alex Torresen, Ugarteko bolatokiko Joseba Gomezen eta Uriosteko Aaron Ruizen aurretik. Loresek denboraldi bikaina itxi egin du honela, Euskadiko bakarkako Txapelketa eta Bizkaiko zein bikoteko txapeldunordea ere irabazi baitu.

Emakumezkoetan Ainhoa Hernandez irabazle izan zen, Gorostizako Marijose Maza eta Sainza Conde txapeldunorde eta hirugarren gelditu ziren, hurrenez hurren, eta Zierbenako Iraide Florez, laugarren.

Azpimarratu beharra dago, lehen urtez gizon zein emakumeek sari berdinak jaso zituztela.

Argazkiak, hemen.