Maria Gaztelu: “prestakuntza duala lehiakortasunaren giltzarrietako bat da”

Maria Gaztelu, gaur goizean, bere hitzaldian zehar.
“Prestakuntza duala lehiakortasunaren giltzarrietako bat da, zeinetan hobekien prestaturik dauden gazteek lana lortzeko aukera gehiago dituzte. Egiten ikastean datza”, azaldu du Maria Gaztelu Petronorren Garapen zein Barne Komunikazioaren kudeatzaileak, gaur eta bihar, Donostiako Kursaalean izaten ari den, “Aurreruntz”-Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan zehar.

Bere hitzaldian zehar Maria Gazteluk prestakuntza dualean Petronorren ibilbidea aurkeztu du, 2016ko abenduan Europar Batzordeak saritu zuena, hain zuzen ere. Findegiak Somorrostro Irakas-gunearekin batera abian jarritako ekimenak ezagutzera eman ditu: ingurumen kudeaketako profesionaltasun ziurtagiri ofizia duen planta kimikoko operadore ikastaroa, edo ekipo dinamikoen mantenu mekanikoan zein industria instalazioen instrumentazio mantenuan berezitutako lanbide heziketa duala. “Azken ekimen honen berritasuna Petronorren kontratu enpresen eta sare publiko zein itunpeko prestakuntza zentroen parte hartzea izan da. Guztia, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera, bere garapena erraztu baitu”, azpimarratu du Mariak.

Azkenik, Gazteluk Findegiaren erronka “lanbide heziketaren berezitasun jakin batzuetara emakumeak erakartzea” dela esan du, “etorkizunean industria enpresetan barneratu daitezen”.