Suteak ekiditeko frogak

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, irailak 12, suteak ekiditeko frogak egingo direla.

Plantan garatuko dira, goizeko jardunaldian eta 8:30etatik aurrera. Froga hauetan modu artifizialean kea sortuko da, ondoren telebista kameren bidez detektatzeko.

Ez da benetazko surik izango, ezta inolako ingurumen arriskurik.