Abantok bere Mendi Ibilaldiaren zortzigarren edizioa aurkeztu du

Edu Mena, Andreu Puñet, Maite Etxebarria, Goyo Vicente eta Kike Hermosilla, gaur goizean.
Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren VIII. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Martxa datorren igandean, urriak 15, izango da eta Trianoko zein Galdameseko mendietatik igaroko da.

“Urte berria, zeinetan Abanto-Zierbenako Udaletik kirolaren, osasunaren eta aisiaren esparruan gure herriarekin dugun konpromisoa indartu nahi dugu”, aipatu du Maite Etxebarria herriko alkatesak, zeinek mundu guztia parte hartzera gonbidatu du.

Ohikoa denez bi ibilaldi izango dira, 35 kilometroko luzea eta 23 kilometroko motza. Baina edizio honetan, berritasun gisa, martxa familiarra antolatuko da. “Ibilbide honek 10 kilometrokoa izango da eta Gallartatik ere irtengo da” azaldu du Goyo Vicente Gallarreta Mendi Taldearen presidenteak, ekitaldiaren antolatzaile.

Petronorrek, Deiarekin batera ekimenaren babesle denez gero, inguruarekin duen konpromisoa azaldu du, eta honela ezagutarazi du Andreu Puñet Findegiaren kontseilari delegatuak: “ahalik eta auzokiderik onenak izateko dugun konpromisoa aditzera eman nahi dugu, horregatik mota honetako ekintzen antolakuntzan gure harri-koskorra ekarri nahi dugu”.

Kike Hermosilla Deiaren merkataritza zuzendariak egunkarirako ekimen honetan parte hartzeak suposatzen duena aipatu du: “lurralde honen barnean izan nahi dugu, Deiarentzako oso garrantzitsua da Bizkaiko merkatu hau, gainera herritik lankidetza itzela izan da beti”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.