Alicia Koplowitz Bilduma erakusketa 3 astez luzatuko da

Erakusketaren kartela.
Alicia Koplowitz – Grupo Omega Capital Bildumak bisitarien artean izan duen interesa dela-eta (100.000 baino gehiago gaur arte), eta bildumagilearen eskuzabaltasunari esker, erakusketa ikusteko aukera azaroaren 12ra (igandea) arte luzatzea erabaki da.

Europako bilduma pribatu garrantzitsuenetako bat ezagutzeko aukera paregabea da Petronorrek babestutako erakusketa hau, kontutan harturik, gainera, Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu arte ez zela Estatuan ezagutzen bildumaren tamaina. Bestalde, artearen historiaren ikuspegi berezia eskaintzen die erakusketak bisitariei: edertasunaren ideala bilatzen du, Antzinaroko kanon klasikotik gaur egunera artekoa.

90 pintura, marrazki eta eskulturetan, mendebaldeko artean ezinbestekoak diren maisuak, eskolak eta generoak biltzen dira: Pantoja de la Cruz, Morales, Zurbarán, Arellano, Paret, Goya, Guardi, Canaletto, Van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec, Picasso, Juan Gris, Antonio López, Millares, Tàpies, Barceló, Sicilia, Mondrian, Modigliani, Van Dongen, Schiele, De Kooning, Fontana, Rothko, Bacon, Freud, Warhol, Twombly, Stella, Kiefer, Gargallo, Julio González, Oteiza, Chillida, Calder, David Smith, Giacometti, Louise Bourgeois, Donald Judd, Schütte eta Ai Weiwei, besteak beste.