CG6 Kogenerazio Unitateko turbinaren etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar goizean CG6 Kogenerazio Unitateko turbina gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Bere abian jartzea urriaren 30erako aurreikusi da. Ez du produkzioan eraginik izango.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.