Eusko Jaurlaritzak simulakroa egingo du bihar, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak,  Aveq-Kimikarekin batera,  jakinerazi du, bihar, urriak 11, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen jatorri kimikoko isuri toxiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

Zuzendaritzak berak adierazi bezala, saio hauek derrigorrez egin behar izaten dira tarteka-marteka, balizko larrialdi kimiko baten aurrean herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.

Europar araudiek agintzen dutenez gero, era honetako simulazioak egin izan dira aurretik ere Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan; Hernanin eta Lantaronen adibidez.

Zer gerta ere, Petronorretik kanpo Eusko Jaurlaritzak eragindako simulazioa izango eta, horretara, ez du ezelango jarrera berezirik egin beharrik eskatuko Findegiaren barruan.