Lourdes Ubieta: “industrian adimen asko, ikusgaitasuna eta emakumezkoen ikuspegia behar da”

Javier Laiseca, Lourdes Ubieta, Irati Garcia, Francisco Javier Garcia eta Rosalia Ferreño, atzo, jardunaldian.
Petronorrek “Mugarik gabeko etorkizuna gure alabentzat”  jardunaldia antolatu zuen atzo Muskizen, AEDekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin batera, neska ikasle gazteei bizitza profesionala eta pertsonala esparru teknologikoan eta industrialean garatzera animatzeko asmoz.

Lourdes Ubieta Amategiko Garraio eta Kalitate sailaren zuzendariak bere prestakuntzaz eta lanaz mintzatu zen, zeinekin “oso pozik” dago. Gainera, neskek haien lan etorkizuna ondo enfokatu dezaten etxetik laguntzeko garrantzia azpimarratu zuen: “gurasoen lana da industriaz duten ikuspegi hori aldatzen laguntzea, adimen asko, ikusgaitasuna eta emakumezkoen ikuspegia behar delako. Hobekien funtzionatzen duten taldeak %50 gizon eta %50 emakume dauden horiek dira”.  

Petronorren operadoreak diren Francisco Javier Garcia eta Irati Garcia aita-alabek beren esperientzia pertsonala eta lan-esperientzia azaldu zuten. Franciscok hurrengoa aipatu zuen: “gaurko industria ez da lehengoa bezalakoa, findegian sartu diren emakume operadoreek gu bezala egiten dute lana”. Era berean, Iratik gizonezkoekin lanean “eroso” dagoela esan zuen, “ez da balbula bat irekitzeko indarra izatea edo ez izatea, baizik eta kide izatea”. Zentzu honetan biak bat etorri ziren Petronorren ez dela inoiz inor diskriminatu aipatzen.

Ondoren, Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroaren zuzendariak neska ikasleen prestakuntza teknikoari buruzko ikuspegi akademikoa eskaini zuen. “2020rako unibertsitarioen %50ak beraien ikasketak zaharkituak izango dituzte. Gainera, momentu honetan sisteman dauden ikasleen %65a orain existitzen ez diren lan eta zereginak egingo dituzte”,  komentatu zuen. Horregatik, Laisecak estereotipoei aurre egitera eta gaur egungo zein etorkizuneko enpresen beharretan pentsatzera gonbidatu zuen. “Arrakasta teknologiaren humanizazioan egongo da, eta neskek beren bizitza profesionala beste paradigma batetik enfokatu ahal izango dute”, gaineratu zuen.

Petronorren izenean, Rosalia Ferreñok konpainiaren beka-programaren berri eman zuen: “2008tik findegia bekak eman dizkie 500 pertsonari, eta horitatik bakarrik 40 izan dira emakumeak. Gure alabak urrezko aukera alferrik galtzen ari dira. Baina horrelako jardunaldiak antolatzen jarraituko dugu, gogoeta egitera gonbidatzeko”.