Petronor, kontziliazio arloan duen konpromisoagatik saritua

Jose Ignacio Zudaire, erdian, Javier Muro eskultoreak burututako saria eskutan duelarik.
Accion Familiar Euskadi GKEk osatutako epaimahaiak Petronorri eman dio Euskadiko Familia Saria 2017, kontziliazio arloan erreferente izateagatik.

Lan, familia eta bizitza pertsonaleko orduak adosteko orduan bere langileekiko duen konpromisoagatik, findegiari eman zaion sari honek Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak jaso du. Zudaire pozik aurkeztu da, sari hau “enpresaren arimara” zuzendurik dagoelako.

Epaimahaiak, hainbat arrazoiren artean, hurrengoa baloratu du: telelana programa errazteko hartutako neurriak, jardunaldiko ordu malgutasuna, denboraren eta denbora bankuaren kudeaketa, doako laguntza onurak eta aniztasun zein kontziliazio batzordearen sorrera.