3. Plantako galdara baten etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihar, igandea, 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Bere abian jartzea azaroaren 9rako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.