Ehun bat hirik bat egin dute Fair Saturdayrekin

Emiliano López Atxurra saria ematen Enrique Baroni.
Mundu osoko 100 hiri inguruk parte hartuko dute azaroaren 25ean Fair Saturday deritzon ekimen sozio-kulturalean. Kulturaren laguntzaz kausa sozialak babestea da Bilbon 2014an sortutako ekimen honen helburua; adibidez, gizarte-bazterketa arriskuan dauden umeei laguntzea.

Petronorrek babestutako jarduera honen aurkezpenean, Jordi Albareda mugimenduaren sortzaileak adierazi zuen, aurtengo edizioan, formatu guztietako 450 kultur ekitaldi baino gehiago egingo direla, eta horien bitartez, 2016an bildutako 100.00 euroko kopurua gainditzea espero dutela, 125 proiektu soziali laguntza emateko asmoz. Bilbon antolatuko diren ekitaldi guztien artean, garrantzitsuena Mikis Theodorakis konpositorearen “Zorba el Griego” balletaren eszenaratzea izango da, Igor Yebra dantzari bilbotarraren eskutik eta Bilbao Arenako oholtza gainean 200 artista baino gehiago bilduz.

Aurten, berritasun gisa, Fair Saturday sariak ere banatu dira, inpaktu sozial handiko kultur jarduera egiten duten nazioarteko kultur erakunde nahiz pertsonen ekarpena aldarrikatzeko. Sari hauen lehenengo edizioan –astelehen gauean banatu ziren Guggenheim Museoan izandako ekitaldi batean–, saridunak Edinburgoko (Eskozia) Nazioarteko Jaialdia, Yehudi Menuhin Fundazioa (Espainia), Nacional Batuta Fundazioa (Kolonbia), gizarte-bazterketa arriskuan dauden gazteei zuzendutako “La Tarumba” izeneko lehenengo zirku-eskola profesionala (Peru) eta Antonio Garrigues Walker legelari eta filantropo soziala izan dira.

Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak saria eman zion Enrique Baroni Yehudi Menuhin Fundazioaren ordezkariari.