I.Burdinmendi Bide Berdeak Megaduatloia, arrakastatsu

Nerea Ruiz, Eduardo Mena, Emilio Reina, Gualber Atxurra, Eurkene Portillo, Raquel Larruskain, Julian Isuskiza, Jose Ignacio Iglesias eta Borja Liaño, Megaduatloiaren kamisetarekin, sari banaketan.
Cel Solución Enkarterri Triatloi, Vía Verde Team eta Urbiko Neskak dira –Petronorrek babestu duen- Burdinmendi Bide Berdeak Megaduatloia irabazi duten taldeen izenak.

400 pertsonek hartu zuten parte igandean froga honen lehenengo edizioan. Megaduatloia Deskonectak antolatu zuen, Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak eta Artzentales, Sopuerta, Galdames, Muskiz zein Abanto-Zierbenako udalen laguntzaz.

Gizonezkoen kategorian, Borja Lafragua Cel Solución Enkarterri Triatloi taldeko erreleboko txirrindulariak 3 ordu 29 minutu eta 15 segundoko denboraz helmugara iristen azkarrena izan zen. Kategoria mistoan Vía Verde Team taldeak izan zen garaile, taldeko laugarren kideak, Iñigo Jimenez txirrindulariak, 3 ordu 49 minutu eta 12 segundotan amaitu baitzuen. Emakumezkoen kategorian Urbiko Neskak taldeak irabazi zuen; Catherine Holling txirrindulariak 4 ordu 36 minutu eta 52 segundutan bukatu zuen.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde harremanetako teknikaria bertan izan zen, sariak banatzen.