Maria Gaztelu: “Prestakuntza da inpaktu handiko gure tresnetako bat”

Maria Gaztelu bere hitzaldian zehar.
“Enplegua sortu eta ekonomiari eragitea da gure intereseko taldeen kezkarik garrantzitsuenetako bat. Hori lortzeko, prestakuntza da inpaktu handiko gure tresnetako bat”, ziurtatu du Maria Gaztelu Petronorren Garapen zein Barne Komunikazioaren kudeatzaileak Euskadiko Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen 23. edizioan, Izaitek antolatutako “Zainketa estrategikoaren bidezko lehiakortasuna” delako jardunaldiaren barruan.  

“Prestakuntza Duala eta Gizarte-Erantzukizuna: apustu estrategikoa eta onurak” delako gaiari helduta, Maria Gazteluk argi utzi du “Petronorrentzat, XXI. mendeko Gizarte-Erantzukizunak hornitzaileen trakzio-planarekin zerikusia duela. Hori garatzea dugu helburu, eta gure hornitzaileek egitura eta antolaketa lehiakorrak osatzen lagunduko dieten kualifikazio altuko pertsonak izatea da gure erronka handietako bat”.

Agerraldian, Gazteluk adibidetzat aipatu du Petronorrek 3 hornitzailerekin batera abiatutako ekimena, 18 gazteri hezkuntza-merkatuan ez dauden mententze-lanen bi adarretan espezializatzeko aukera eskaintzea xede duena. “Denok irabazle aterako garen sareko lan honen bitartez, lanbide-heziketako hainbat ikastetxek, enpresa kontratistek eta erakundeek aurreikuspenak partekatu dituzte lehiakorragoak izateko eta gure gazteen enplegagarritasuna hobetzeko”, gaineratu du.

Horrez gain, ingurumen-profesionaltasunaren ziurtapena duten planta kimikoko operadore-ikastaroak ere nabarmendu ditu enplegagarritasunaren eta gizarte-erantzukizunaren aldeko estrategiaren barruan.

Emakumeek prestakuntza-proiektu hauetan duten parte-hartzea eta findegia LHko espezialitate jakin batzuetara neska gehiago erakartzeko –etorkizunean industria-enpresetan sartzeko aukera izan dezaten– egiten ari den ekintzak izan dira Maria Gazteluk jorratutako beste aztergai batzuk.