Bilboko Koralaren Haurren Abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar Muskizen

Kontzertuaren kartela.
Bilboko Sozietate Koralaren Haurren abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Kontzertu hau Petronorren eta Bilboko Sozietate Koralaren hitzarmenaren barne dago, mota honetako kultura ekimenak sustatzeko helburuz sinatua.

Haurren Abesbatza 1984. urtean sortu zen, eta funtsean, abeslariak Elkarteko Musika Ikastetxeko ikasleak izaten dira. Zeinek, 1994ko otsailetik Jose Luis Ormazabalen zuzendaritzapean daude.

Urte hauetan zehar tokiko zein Estatuko hainbat antzoki eta aretoetan izan dira. Orain Meatzarira helduko dira “Ahots Zuriak”  errepertorioarekin, bertaratutako guztiak beren ahotsekin gozarazteko.