50 urte, 12 hilabetetan

2018ko egutegiaren azala.
Petronorren egutegi berria kalean da, bere 50 urteko historia laburtzen duten 12 irudiz. Findegiaren eta inguruaren argazkiak, mende erdi honetan Lurran aztarna utzi duten hainbat une eta gertaera historikoekin batera; gizakia Ilargira heldu zenean, adibidez.  

1.eta 2. Findegien abian jartzea, Luzero Puntako portuaren inaugurazioa, FMUarena, Konbertsio eta beste planta batzuen abiatzea eta kontrol gelen berriztapen teknologikoa dira findegiaren historiaren garrantzizko uneak egutegian laburtzen dituzten momentuetako batzuk. Une horiek hainbat gertaera historiko garrantzitsuen paraleloan gertatu ziren, adibidez, gizakia Ilargira heldu zenean, Pablo Picassoren heriotza, Concorderen lehen hegaldi komertziala, Bizkaiko uholdeak, Dorre Bikien aurkako atentatua, Lehman Brothersen porrota eta munduko krisiaren hasiera, 15-M Mugimenduaren hasiera edo Erresuma Batuaren baietza Brexitari, zeinek egutegian ere islatu dira.

Guztira 8.500 egutegi inprimatu dira, horietatik 1.500 findegiaren langileei eman zaizkie eta gainerako 7.000ak Abanto, Muskiz eta Zierbenako etxeetatik banatu dira.

Labur esanda, mende erdiko historia, 50 urte energiaz beteta, 12 hilabetetan laburtutak.

Egutegia, hemen.