Bilboko Koralaren Haurren Abesbatzaren ahotsek Muskiz hunkitu dute

Bilboko Koralaren Haurren Abesbatza Muskizko Meatzari Aretoan.
Bilboko Sozietate Koralaren Haurren Abesbatzak “Ahots zuriak” kontzertua eskaini zuen larunbatean Muskizen, Meatzari Areto bete eta entregatuaren aurrean.

Jose Luis Ormazabalen zuzendaritzapean, Bilboko koruaren haurrek  hamalau kanta aurkeztu zituzten, Mikel Laboaren “Txoria, Txori” eta Leonard Coheren “Hallelujah”, besteak beste. Pianoz edo biolinez abestutako obrek bertan zeuden 180 pertsona inguruk hunkitu zituzten.

Kontzertua Petronorrek eta Bilboko Sozietate Koralak, mota honetako kultura ekimenak sustatzeko helburuz, sinatutako lankidetza hitzarmenaren barne zegoen.

Argazkiak, hemen.