“Eguberritako Ipuina” opera txikirako sarrerak lortzeko azken eguna!

“Eguberritako Ipuina” operaz gozatzeko sarrerak lortu itzazu!
“Eguberritako Ipuina” operaz gozatzeko sarrerak lortu itzazu!
Gaur Dickensen Eguberritako Ipuinean oinarritutako Iñigo Casaliren haur operaz gozatzeko bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko azken eguna da. Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea izatea ezinbestekoa da, baita Repsol MAS Petronor txartela ere izatea.

Emanaldia urtarrilaren 3an, eguerdiko 12:00etan, izango da Arriaga Antzokian. Mr. Scrooge zekenaren istorioa kontatzen du. Gabon-gau izugarri hotzean, hiru espiritu agertuko zaizkio Mr. Scrooge-ri, espiritu horien bidez irudikatuko direlarik bere iragana, orainaldia eta etorkizuna. Bisitaldi horren ostean, eta aurrez aurre ikusi ondoren zain dituen bakardadea eta herioa, aldatu egingo zaio bizitza ulertzeko modua eta gizaseme on eta eskuzabala bihurtuko da.

Parte hartu, hemen.