Petronorren maketek ondare arkeologi-industriala osatuko dute

Miguel Gutierrez eta Bingen Zupiria, gaur, hitzarmena sinatu ostean.
Petronorrek eta Kultura Sailak hitzarmena sinatu dute gaur, zeinetan Konpainiak findegiaren maketak ematen dizkio Eusko Jaurlaritzari, etorkizunean eraiki lezakeen museoa osatuko duen arkeologia zein industria gordetegia handiagotzeko.

Maketa hauetan findegiaren eraikuntzaren faseak ikusten dira, 1970tik 2000ra arte. 2000 urtetik geroztik maketak digitalak dira, baina lehen fisikoak ziren, “Petronorren historiaren kronistak”.

Findegiaren maketez gainera, Petronorrek petrolio ontzien hainbat maketa ere eman ditu. Bere garaian, ontzi horiek gordina garraiatzen zuten bere jatorritik Zierbenako Itsas-terminalera arte, (Bilboko Portuan).

Bingen Zupiria Kultura sailburuak material guztia jaso du Miguel Gutierrez Petronorren zuzendari nagusiaren eskuetatik.