Iraia Garcia eta Joseba Larruzea, Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazleak

Muñatones Klubaren beteranoak.
Iraia Garcia eta Joseba Larruzea Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazle izan dira, Muskizen. Froga herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXVII. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 5. Oroimenarekin batera antolatu zen.

Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketa Muskizen antolatu zen pasa den urtarrilaren 14an; bertan  gizonek 5.750 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 4.600m-koa. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Iraia Garcia izan zen garailea, Maider Fernandez de la Peñaren eta Miren Eguzkiñe Aspiazuren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Joseba Larruzearentzat izan zen,  bigarrena Igor Garciarentzat eta hirugarrena Jose Manuel Pastorrentzat. Azpimarratu beharra dago Alfonso Fernandez muskiztarra laugarren gelditu zela.

San Juan Plazan ere  Muskizko Eskolen Arteko Krossaren XXXVII. Edizioa izan zen. Adina guztietako umeak hartu zuten parte, pre-benjamin, benjamin, hasiberri, haur eta kadete kategorietan.  Haur kategoriako Mencia Maruri izan zen ekitaldia antolatu zuen Muñatones Klubaren garaile bakarra.

Denbora txarra zela eta, Beteranoen Txapelketa eta Eskolen Arteko Krossa kontutan izanda, 800 izan ziren partaideak, iaz baino gutxiago, 1200 inguru izan zirela.