Petronorrek bere historia kontatuko du bere protagonisten bitartez

Petronorrek 2018 urte honetan bere sorkuntzaren 50 urteurrena ospatuko du, horretarako bere historia kontatzea erabaki du bere protagonisten bitartez, findegira lotuta izan diren, edo oraindik dauden, pertsonak.

Petronor S.A. sozietatea sortu zenetik mende erdia pasatu da jadanik. 50 urte hauetan industria kultura honek XXI. mendean berrikuntza energetikoa garapen eta eraldaketa palanka gisa kokatzea eta ezartzea lortu du. Hasiera hasieratik Petronorren testigu eta egile izan da Manu de la Sen Findegiaren kontseilari delegatu ohia eta Petronorren Administrazio Kontseiluko kidea. Batzuk Manu gogoratzen dute ingeniari gazte geldiezina bezala, adore handikoa, 1969an findegi hasiberrian txandako jefea izateko erantzukizunak hartzeko prestatu zena. Gaur, 50 urte pasa ondoren eta findegian ardura handiko karguak izan ostean, bideo baten bitartez, bere bizipenak kontatzen dizkigu.

Urtean zehar, hilero, Petronorrekin erlazionatutako pertsonen bideoak eskegiko dira. Manu de la Sen bezalako historikoak findegiaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiten, eta baita beraientzako izan denaz edo oraindik ere izaten jarraitzen duenaz.