Petronorrek bere 50. urteurrenerako webgune berria zabaldu du

Petronorrek webgune berezia zabalduko du konpainiaren sorreraren 50. urteurreneko programazioaren xehetasunak nahiz azken mende erdi honetako protagonistekiko elkarrizketak, argazkiak, bideoak eta testigantzak biltzeko.

Webgune berri honetan 50. urteurrena dela eta egingo diren ekintza eta ekitaldi guztiak zehaztuko dira. Findegiaren mende erdia laburtzen duen argazki atala ere izango da. Gainera, urtean zehar, Petronorrekin lotura handia izan duten, edo oraindik duten pertsonen bideoak eskegiko dira.

Webguneak ere “posiblea egin zuten” atala izango du. Bertan 50 urte hauetako protagonisten argazki eta adierazpenak bilduko dira. Zozketak eta txapelketak ere egingo dira urteurrena ospatzeko antolatuko diren ekitaldietara joateko.

Webgune berria, hemen.