Petronorrek etorkizunera begira ospatuko du 50. urteurrena

Jose Ignacio Zudaire aurkezpenean.
Petronorrek bere bizitzako lehen berrogeita hamar urteak ospatu nahi ditu, eta horretarako, ekitaldi kultural, sozial eta ludikoen programa zabala prestatu du. Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak aurkeztu du gaur 50. urteurreneko programa, eta aukeraz baliatuta, konpainiaren etorkizuneko ildo nagusiak aurreratu ditu, berrikuntza, energia-eraginkortasuna, berdintasuna eta prestakuntza etorkizuna eraikitzeko oinarri nagusitzat aldarrikatuz.

“50 urte energiaz, 50 urte etorkizunera begira”, hau da, pasioa eta berrikuntza, honela laburtu du Zudairek findegiaren mende erdia, hurrengoa azpimarratuz: “Petronor iraganean berrasmatu zen eta orain berriz ere berrasmatzeko garaia da, energia enpresarantz, momentu bakoitzean iraunkorrak diren konponbide energetikoak sustatzen dituena”.  Gainera, Petronorren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak ardatz bi dituela, “inbertsioa eta kultura”, aipatu du.

Mende erdiaren ospakizuna pasa den otsailaren 3an hasi zen, Muskizen, Kukai Dantzaren, -2017ko Dantza Sari Nazioalaren- espektakuluaz, eta Muskizen ere amaituko da,  Gabonen aurretik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainiko duen ganberako musika-kontzertu batez. Era berean, Antton Valverde musikari eta konpositorea Abanto-Zierbenan izango da Euskararen Astearen barruan, eta La Arena hondartza aire-akrobazien ikuskizun baten agertoki bihurtuko da uztailean, Repsol taldeko pilotuen eskutik.

Esparru sozialean, Bilboko Arte Ederren Museoa, Fair Saturday,  Bilboko Koral Elkartea edota Bilboko Orkestra Sinfonikoa dira, hainbat ekitaldi kultural, sozial eta ludikoren bitartez, ospakizunekin bat egin duten erakundeetako batzuk. Bere aldetik, Bilboko Arte Ederren Museoak Petronor 1968an eratu zenetik euskal arte plastikoek izandako bilakaera biltzen duen “68aren ostean” erakusketa eskainiko du.

Muskizko azken 50 urteotako argazki bidezko historia, Juan Luis Goenaga margolariaren biografia irudiztatua eta Elhuyarren oil&gas sektoreari buruzko lau hizkuntzatako hiztegia argitaratu dira eta Labayruren Euskal Herriko Etnografi Atlasa digitalizatuko da.

Ekintza programaren laburpena, hemen.

Bideoa, hemen.