Elias Unzueta: “segurtasuna eta ingurugiroa dira gure lehen ardurak”

“Segurtasuna eta ingurugiroa dira gure lehen ardurak”,  esan zuen Elias Unzueta Petronor Innovacion-en gerenteak, larunbatean, findegiaren 50 urteurrena dela eta, Euskadi Irratian izandako elkarrizketan.

Elias Unzueta finketa prozesuaz, findegian ekoizten diren produktuez, instalazioez, gordinaren jatorriaz, inguruko auzokideekin Petronorrek duen harremanaz, segurtasunaz eta baita ingurugiroaz ere mintzatu zen. Etorkizunari begira, gizartean dauden behar berrietan, bizitza eta mugikortasuna ikusteko modu berrietan Petronorrek sakondu egin behar duela aipatu zuen, findegiaren helburua mota askotako energiaren hornitzaile bilakatzea baita.

Elkarrizketa osoa entzun, hemen.