Muskizek bere lehenengo Txakurkros solidarioa izan du

Gualber Atxurra, emakume irabazleekin: Nerea Goikoetxea, Bakarne Almazan eta Ainara Navarro (ezkerretik eskuinera).
Muskizek bere lehenengo Txakurkros solidarioa antolatu zuen atzo, Donibaneko zelaietan hasiera eta helmuga izanik, Bizkaiko bi elkarte animali zaleen alde.

130 partaide baino gehiagok hartu zuten parte Amarok Txakurkros Klubak, Muskizko Udala eta Petronorren laguntzaz, antolatutako froga honetan. Lehenengo edizio honetan kirol frogak (Euskal Txarkurkros Ligaren azken-aurreko froga), txakurkrosean hasteko herri lasterketa eta umeentzako ibilbideak. Gainera, hainbat arrazatako txakurrekin artzaintza froga antolatu zen.

Sailkapenei dagokienez, Joxe Felipe Larrazabal eta Bakarne Almazan izan ziren Euskal Txarkurkros Ligarako puntuagarria zen froga irabazi zutenak. Alex de Sousa eta Eva Romon tokiko irabazleak izan ziren eta Alfredo Villegas muskiztarrak 50 urte baino gehiagoko mailan garaile izan zen. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak sari banaketan hartu zuen parte.

Jardunaldia solidarioa izan zen, atzo bildutako guztia animalien alde lan egiten duten elkarteetara emango da, albaitari zerbitzu gisa. Edizio honetan laguntza Lagun Izatea Elkartera (Muskiz) eta Uno de los Nuestros (Leioa) animaliak babesteko elkartera eskainiko da.

Argazkiak, hemen.