Petronor, genero-berdintasunarekin konprometitua

Petronorrek, gizarte-erantzukizunarekiko konpromisoari eta antolakundearen barruan egiazko eta eraginkortasunezko berdintasuna sustatu eta bermatzeko politiken eta ekintzen garapenarekiko konpromisoari jarraiki, Aniztasunaren Charterrarekin (2018-2020) bat egiteko akordioa sinatu du. Konpromisoen gutun edo kode honek gizarteratzearen aldeko eta diskriminazioaren aurkako 10 printzipio bildu ditu, Europar Batasunaren Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako 2000ko Zuzentarauan oinarrituta.  

Generoari buruzko estereotipoak etxean eta familia giroan, eskolan, lagunen artean eta oro har gizartean ezarri ohi dira. Berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen, ikasita baizik, beste balio batzuk ikasten diren bezalaxe, eta ondorioz, pertsonen sozializazioarekin zerikusia duten eragile guztiek erantzukizun handia dute berdintasuna irakatsi eta berdintasunezko ereduak erakusteko ahaleginean, bereziki belaunaldirik gazteenei begira.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Petronorrek berariaz nabarmendu du beraren jarduera-esparrutik berdintasunaren aldeko konpromisoarekin bat egitearen garrantzia.