Somorrostro Irakas-gunearen ikasleak Petronorren bisitari

Somorrostro Irakas-gunearen ikasleak, Petronorren.
Somorrostro Irakas-guneko Industria Mekatronikako ikasle taldeak Petronor bisitatu du.  

Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduradunak haiekin izan da Muñatonesen, non Petronorren historia eta ekoizpen eskema aurkeztu die, beste hainbat aspekturen artean.

Ondoren, Findegiko instalazioak eta Itsas-terminala gertutik ezagutzeaz gainera, 1-2 Kontrol Gela bisitatu dute, “Pentagonoa” deitzen den gunea zehazki.