Jose Felipe Larrazabal eta Virginia Perez, 7. Mello Sariaren irabazleak

25 km-ko lasterketaren lehen 3 gizon eta emakume sailkatuak: Sandra Sevillano, Arkaitz Muñoz, Jose Felipe Larrazabal, Virginia Perez, Zuriñe Frutos eta Ruben Midon.
25 km-ko lasterketaren lehen 3 gizon eta emakume sailkatuak: Sandra Sevillano, Arkaitz Muñoz, Jose Felipe Larrazabal, Virginia Perez, Zuriñe Frutos eta Ruben Midon.
Jose Felipe Larrazabalek eta Virginia Perezek irabazi zuten atzo Mello Sariaren zazpigarren edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 25 kilometroko eta 1.530 metroko aldea duen ibilbidea.  

Ia 900 pertsona bildu ziren atzo Donibaneko zelaian, Petronorren babesa duen, Mello Sarian parte hartzeko. Mendi martxaz eta lasterketaz gainera, 12K froga antolatu zen eta Martxa Txikia –zeinetan 350 umek parte hartu zuten-.

Gizonezkoen mailan Jose Felipe Larrazabal izan zen lasterketa absolutuaren garailea, Arkaitz Muñoz eta Ruben Midonen aurretik. Emakumezkoen kasuan Virginia Perezek helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen, Sandra Sevillano bigarren eta Zuriñe Frutos hirugarren.

Muskizko korrikalariei dagokionez Alfonso Fernandez izan zen txapelduna –zeinek laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean- Jorge Berezo bigarren eta Azibar Santos hirugarren. Emakumezkoen mailan Mari Carmen Mouro izan zen garaile.

12K lasterketan hurrengoak izan ziren lehenengo sailkatuak: Iñigo Arias, Koldo Diaz eta Edorta Zubiaurre. Emakumezkoetan: Ainhoa Garnika, Mariñe Izaola eta Paula Marcos.

12K-n Jon Baz eta Nahikari Perez izan ziren herriko irabazleak.

Edizio berri honetan, elkartasunaren alde, premia egoeran dauden udalerriko familien artean banatuko da bildutako dirua.

Argazkiak, hemen.