Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach-en Konpainiak antzerki egokituaren tailerra Bilbora ekarriko dute

Adela Estevez, Miriam Fernandez, Xabier Olza eta Daniel Olias Repsol Fundazioaren boluntarioekin batera.
Repsol Fundazioa eta Blanca Marsillach-en Antzerki Konpainia ondoz ondoko bederatzigarren urtez elkartu dira, desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako antzerki egokituaren tailerra antolatzeko. Edizio honetarako aukeratu den antzezlana, Historias de un día cualquiera  izenburua daramana, Bilbon taularatuko da apirilaren 24an, zehazkiago esanda Gurutzetako Auzo Etxean (Barakaldo), goizeko 11:00etan.

Antzezlan honen bira 2018ko otsailean hasi eta ekainera bitartean luzatuko da, eta Bilbo ez ezik, beste lau hiri hauek ere bisitatuko ditu: Cartagena, A Coruña, Tarragona eta Madril.

Aurten, laugarren urtez, desgaitasuna duten antzezle profesionalak eta desgaitasunik ez dutenak bat eginda agertuko dira oholtza gainean: Adela Estévez eta Miriam Fernández, desgaitasuna duten antzezleak, Xabier Olza antzezle eta zuzendariarekin elkartu dira berriz ere proiektu honetarako. Aurreko edizioetan bezalaxe, antzezlana taularatuko dute, eta horren ondoren, publikoak parte hartzeko aukera izango du, agertokira igoz eta antzezlaneko eszenarik dibertigarrienak inprobisatuz.

Historias de un día cualquiera,  Pedro Muñoz Secarena, egitura argumental errazeko pieza komiko txikiak –Mosquito y Purgatorio, Celos  eta Mentir a tiempo– dituen antzezlana da, pikareskari garrantzi handia ematen diona.

Repsol Fundazioaren eta Varela Producciones taldearen arteko lankidetza 2010ean hasi zen, Tennessee Williams-en El reino de la tierra  antzezlana taularatzeko landutako antzerki egokituaren lehenengo programarekin. Geroztik, 10.000 pertsona baino gehiago profitatu dira, hainbat desgaitasun dituzten pertsonei zuzendutako antzerki egokituko proiektu honetaz, kolektibo hori kulturaren bitartez gizarteratzen laguntzeko asmoz.