Belén Morato eta Emilio Gil, Bizkaiko XIII. Tiragoma Txapelketaren irabazleak

Sailkatutakoen talde argazkia.
Belen Moratok eta Emilio Gilek irabazi zuten, igandean, Txikito de Gallarta frontoian, Petronorrek babestutako Bizkaiko XIII. Tiragoma Txapelketa.

Gizonezkoen banakako mailan Emilio Gil izan zen garailea, Eneko Markaida eta Jesús Cabezasen aurretik. Emakumezkoen mailan Belen Moratok irabazi zuen eta Esmene Carreras bigarren izan zen. Haur-kategorian sailkapena honela gelditu zen: Irati Crespo irabazle eta Erlantz Gomez bigarren.

Distantziaren araberako mailan Iñaki Ibisate izan zen txapeldun, Jesús Iturregi bigarren, Pedro Irastorza hirugarren eta Txema Zulueta laugarren.

Taldeen sailkapenari dagokionez, Aita-Semek eskuratu zuen lehenengo postua, Otxaranek bigarrena eta Abanto-Zierbenak hirugarrena.