Enplegu Anezken Foru Programaren partaideek Petronor bisitatu dute

Enplegu Anezken Foru Programaren partaideek Petronorren.
Petronorrek laguntzen duen Enplegu Anezken Foru Programaren partaideek findegia bisitatu dute, enplegua lortzeko jasotzen dituzten trebetasun eta erreminten inguruko prestakuntzaren osagarri gisa.

Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Petronorrek –40.000 euro besteko dirulaguntzaz– Enplegua eta Ekintzailetza bultzatzeko Anezka berria abiarazi zuten Meatzaldean udaren ondoren. Hitzarmen honen barruan, Meatzaldeko anezkaren partaideek zein Bizkaia osoko anezkenak Muskizko findegia bisitatzeko aukera izan dute.

Bisitariek azalpen mintzaldia jaso dute Muñatones Jauregian, non Petronorren historia, ikuspegia, helburuak, estrategia eta ekoizpen eskema aurkeztu zaie, beste hainbat aspekturen artean. Ondoren, itsas-terminala eta findegiaren instalazioak gertutik ezagutu dituzte.