Gallartak ekainean izango du bere XI. San Antonio-Petronor Txapelketa

Petronor-San Antonio Txapelketaren XI. edizioa ekainaren 3,4,8,9 eta 10ean izango da, Gallartako San Miguel zelaian.

Guztira Bizkaiko 21 klubetako 58 taldek, 2006 eta 2011 urte bitartean jaiotako jokalariekin, Gallarta Kirol Taldeak antolatutako, eta Petronorren babesa duen, txapelketa honen hamaikagarren edizioan parte hartuko dute.

Zorte on guztiei!