Petronor, Ibilaldia´2018 ekitaldiaren Babesle Nagusi

Estibaliz Lasala, Emiliano López Atxurra eta Miren Josune Bañales, gaur, hitzarmena sinatu ostean.
Petronor izango da aurtengo Ibilaldiaren Babesle Nagusia. Hitzarmena sinatu dute gaur, Muskizko Muñatones jauregian, Miren Josune Bañales, Estibaliz Lasala eta Emiliano López Atxurra, 2018ko Ibilaldiaren, Bihotz Gaztea ikastolaren eta Petronor findegiaren presidenteak, hurrenez hurren.

Batetik, berrogeita hamar urte betetzen dira Petronor sortu eta kokatu zela (1968-2018) Somorrostro deitu inguruan eta, bestetik, Ikastolen Elkarteak Santurtzin eratuko du, maiatzaren 27an, aurtengo Ibilaldia, bertako Bihotz Gaztea ikastolak esku artean duen proiektu berria finantzatzeko.

Estibaliz Lasalak  “euskararen garapen eta mantenurako”   Petronorrek egiten duen esfortzu zein laguntza azpimarratu du, eta Ibilaldian parte hartzera gonbidatu du.

Bihotz Gaztea ikastolaren egitasmoak Ezkerraldeko hezkuntza eskaintza hobetu nahi du eta Petronor enpresaren gizarte-erantzukizunak, berriz, helburuetakotzat du eskualdeko ongizatearen sustapena.

Zentzu honetan López Atxurrak hurrengoa aipatu du,  “Ibilaldia ez da bakarrik Petronorren 50. urteurreneko ekintzen bakarruan sartzen, baizik eta gure Herriko kulturaren aldeko apustu sendoa da eta bere euskarria den euskararen aldekoa”.

Xede biak elkarrekin bilbatu dira 2018 urte honetan eta bateragarritasun hau azpimarratzeko, Petronor Ibilaldia’2018 delako ekitaldiaren Babesle Nagusi izango da aurten, eta, zentzu honetan, elkarrekin sinatu dute hitzarmena. Miren Josune Bañalesek laguntza eskertu du.

Bideoa, hemen.