Petronorrek Ekonomia Zirkularraren eta hondakin plastikoak ustiatzearen alde apustu egin du

Manu Núñez, Beatriz Baldó eta Rafa Oreka, proiektuaren arduradunak.
Petronorrek, Repsolen Garapen Teknologiko eta Plangintza sailarekin batera, hondakinak baliabide berritzat ustiatzeko ezagutza bultzatuko du, Euskadiko hondakin plastikoen pirolisi bidezko tratamenduaren bitartez olioak lortzea xede duen REQUIPLAST proiektuaren eskutik.

Hondakin plastikoen erabilpena, fintze-negozioak eragindako inpaktua murriztu eta iraunkortasuna areagotzen lagunduko duen erregai fosilen ordezko alternatiba da. Horren harira, mekanikoki ezin birzikla daitezkeen hondakin plastikoak nabarmen daitezke, izan ere, pirolisi prozesuak bezalako birziklatze kimikorako teknologien bitartez, aukera berriak eskaintzen dizkiete Konpainiaren negozioei.

Euskadin, urtean 500.000 tona plastiko inguru pilatzen dira hondakindegietan. Hori dela eta, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan, Petronorrek REQUIPLAST proiektua aurkeztu du, Euskadin sortutako hondakin plastikoetatik pirolisi termikoaren bidez ateratzen diren olioen tratamendu osoa beraren instalazioetan egiteko. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko laguntza eman dio proiektu pilotu honi “Ekonomia zirkularreko industriako proiektu trakziogilea” kategorian, eta Ihoberen –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa– puntuaziorik handiena lortu du. Proiektuaren garapen eta laguntza teknikorako, Petronorrek eta Repsolek GAIKER IK4ren laguntza izango dute.

Olio horiek, tratamenduaren ondoren, erregai bezala erabiltzeko findu ahal izango dira edo cracking prozesuen bitartez tratatu ahal izango dira berriz ere plastikoak ekoizteko.

Hondakinen ustiapenean oinarrituta Ekonomia Zirkularraren garapena sustatzen duten erregulazio arloko ekimenek eragin handia dute, orain nahiz gerora begira, Petronorren eta Repsolen negozioan, izan ere, arauak betetze hutsetik harantzago, negozioa dibertsifikatzeko aukera handia eskaintzen dute merkatuaren joeren arabera.