Carrillo de Albornoz, Repsolen fintze arloko Eragiketen zuzendari berria

Juan Antonio Carrillo de Albornoz, Paco Vázquez eta Miguel Gutiérrez.
Juan Antonio Carrillo de Albornoz Repsolen fintze arloko Eragiketen zuzendari berri bezala aurkeztu dute gaur Petronorren. Aurkezpena Paco Vázquez Finketaren zuzendari exekutiboak egin du, honexen menpe baitago Talde osoko Eragiketen zuzendaritza.

Juan Antonio Carrillo de Albornoz Cartagenako findegiaren zuzendaria izan da orain arte. Aurrerantzean, Repsolek A Coruñan, Cartagenan, Puertollanon eta Tarragonan dituen findegietako eta Petronorren Muskizko findegiko eragiketak koordinatuko ditu.

Aurkezpena Repsol Taldeko Finketa Batzordeak gaur Petronorren egin duen topaketaren barruan egin da, Miguel Gutiérrez konpainia muskiztarraren zuzendari nagusia tarteko zela.