Full Contact Muskiz Karate Klubak Kick Boxing emanaldia antolatu du bere 25. urteurrena ospatzeko

Kick Boxing lehiaketa.
Petronorren laguntza duen, Full Contact Muskiz Karate Klubak bere 25. urteurrena ospatu zuen pasa den larunbatean Kick Boxing emanaldiaz. Ekitaldi berezi honetan, hainbat klubetako 150 kirolari inguru elkartu ziren,  udal kiroldegian.

Hasieran, bertaratutako kirolari guztiak aurkeztu ziren. Arratsaldean, Muskizko klubeko haurren erakustaldia izan zen, baita haur eta prekadete lehiaketa, haur eta helduen Kick Boxing erakustaldia eta kadete eta junior kategorietako lehiaketa ere. Horretaz gain, gerriko beltza duten klubeko garai bateko kirolariek erakustaldia eskaini zuten eta dagokien esker-ona jaso zuten.

Era berean, senior mailako lehiaketa baterako tartea ere izan zen, bai eta presidente, zuzendaritza eta presidente ohien omenaldia ere. Ekitaldiari bukaera emate aldera, hainbat oroigarri banatu zitzaizkien parte hartu zuten guztiei.