Gallarta, Abanto eta Somorrostro taldeak XI. San Antonio-Petronor Txapelketan garaileak

Abanto Klubaren 2. urteko benjaminak beraien garaikurrarekin.
CD Gallartaren, Abanto Klubaren eta JD Somorrostroren umeek, maila ezberdinetan, XI. San Antonio-Petronor Txapelketa irabazi dute.

Bi asteburutan zehar, Bizkaiko 21 klubetako, 58 taldeetako, 7-12 urte bitarteko jokalariek, Gallarta Kirol Elkarteak antolatutako eta Petronorren babesaz egindako, futbol txapelketaren XI. edizioan parte hartu dute.

Pasa den igande honetan maila guztietako finalak jokatu ziren Gallartako San Miguel zelaian. CD Gallartak prebenjaminen eta bigarren urteko kimuen mailan irabazi zuen. Abanto Kluba, bere aldetik, 1. zein 2. urteko benjaminen mailan txapeldun izan zen, eta JD Somorrostro lehen urteko kimuekin garaile izan zen.

Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikaria garaikurra jaso zuen, Iñaki Ortega CD Gallartaren presidentearen eskuetatik, Petronorren laguntzagatik.