Gallartako Senitarteko Lasterketak 710€ bildu ditu ADIZMIrentzako

Lasterketaren hasiera.
El Correok eta Petronorrek antolatutako Abanto-Zierbenako IX. Senitarteko Lasterketa 710 euro bildu zituen atzo ADIZMI -Meatzaldeko Ezgaituen eta bere Familien  Elkartea- laguntzeko.

71 familietako 400 pertsona baino gehiagok kirolaz gozatu zuten atzo, goizeko 11:00etan, Gallartan hasi zen 1.5 km-ko lasterketa honekin. Froga amaitu ondoren eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, parte-hartzaileek diskofestaren musikarekin dantzatu eta primeran pasatu zuten. Gainera, bizikletak ere zozkatu ziren.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak, Maite Etxebarria Abantoko alkatesak, Eduardo Mena Abantoko zinegotziak eta El Correoko Ana Martínezek bildutako 710euroak ADIZMIRI eman zizkioten.

Argazkiak, hemen.