Petronorrek eta El Correok Abanto-Zierbenako IX. Senitarteko lasterketa aurkeztu dute

Eduardo Mena  Abanto-Zierbenaren Kirol zinegotzia, Betiana Amica ADIZMIren gizarte langilea, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenaren alkatesa, Jesús Fernández ADIZMIren presidentea, Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria eta Ana Martínez El Correoren ordezkaria.

Petronorrek, El Correok eta Abanto-Zierbenako Udalak, datorren ekainaren 17an izango den, herriko IX. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute gaur.

Froga Gallartan, Nafarroa kaletik eta El Minero etorbidetik pasatuz, izango da, goizeko 11:00etan. Familia osoa kirola egiten gozatzeko eta disfrutatzeko helburuz, senide talde bakoitzak (2-10 partaidez) dortsal zenbaki berdina eramango du eta lasterketa elkarrekin amaitu beharko dute. Sailkapenik gabeko froga da eta gehienez 5 buelta eman ahal izango zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari.

Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du  http://www.carrerasfamiliares.eus/  webgunean eta 10€ ordaindu taldeko. Diru hori, ondoren, ADIZMIri (Meatzaldeko Ezgaitu Intelektualen eta bere Familien  Elkarteari) eskainiko zaio.

Informazio gehiago, hemen.