Petronorrek eta Tecnaliak bat egin dute findegiaren eraldaketa digitala lideratzeko

Ezkerretik eskuinera, Iñaki San Sebastián, Tecnaliaren CEOa; Emiliano López Atxurra, Petronor zein Tecnaliaren presidentea; Antonio Brufau, Repsolen presidentea; Manuel Salaverria, Tecnaliaren estrategia batzordearen presidentea, ekainaren 14an Tecnaliaren instalazioetan izandako topaketan.
Petronorrek eta Tecnaliak lankidetza akordioa sinatu dute, findegia operadore energetiko globaltzat bultzatzeko, datuen analisia eta adimen artifiziala bezalako teknologiak txertatuz. Hitzarmen honi esker, Petronorrek sektoreko berrikuntza lideratuko du eta Tecnaliak aurrerapausoak ematen jarraituko du enpresetan negozio-aukerak sortu eta teknologia BPGd bihurtzeko helburuan.

Baterako ikerketaren garapenari begira, bi erakundeek energia sektorea eraldatzeko teknologia digitalen arloan dituzten gaitasunak partekatu eta bultzatuko dituzte.

Hitzarmena elkarren artean gauzatutako zenbait proiekturen eta Antonio Brufau Repsolen presidenteak ostegunean ikerketa eta garapen teknologikorako zentrora egindako bisitaldiaren ondoren sinatu dute.

Prentsa Oharra, hemen.