Petronorren 50 urteko historia errepasatzen duen erakusketa, Bilboko Itsas Museoan

Jon Ruigomez eta José Ignacio Zudaire, gaur.
“Erakusketak ez du bakarrik Petronorren 50 urteko ibilbidea laburtzen, baizik eta Itsasadarreko enpresa-sarearen historiari omenaldia da, izan ere ez dira gaur egun testigu asko gelditzen”,  esan du Jose Ignacio Zudaire findegiko Erakunde Harremanen Zuzendariak erakusketaren aurkezpenean.

Petronorren ordezkariak eta Jon Ruigomez Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendariak aurkeztu dute gaur konpainiaren lehenengo berrogeita hamar urteak errepasatzen dituen “Petronor, 50 urte energiaz” erakusketa ibiltaria, 50. urteurreneko ospakizunen barruan. Erakusketa honen bitartez, bisitariek plantak mende erdi honetan bete dituen etapa desberdinak eta gaineratuz joan den berrikuntza teknologikoak ezagutu ahal izango dituzte.

Luzero Puntako kai-muturraren eraikuntza FMUren inaugurazioa, Petronorrek ingurumenarekin hartutako konpromisoa, pertsonen aldeko apustua edota energia-eredu berrira egokitzeko egungo erronka dira erakusketan nabarmendutako gertaeretako batzuk.

Erakusketak etorkizunari ere begiratu dio, deskarbonizazioaren, banatutako sorkuntzaren, eta digitalizazioaren erronka berriei erantzungo dien Petronor Innovacionen eskutik.

Erakusketa ibiltaria eskaera egiten duten Abanto-Zierbena, Muskiz zien Zierbenako kultura-zentroetan eta ikastetxeetan izango da ikusgai.