Repsolek, Petronorrek eta Cidetecek mugikortasun elektrikoaren aldeko apustuari eutsi diote

Javier Rodríguez, Antonio Brufau, Eduardo Junkera eta Emiliano López Atxurra, gaur, Petronorren.
Javier Rodríguez, Antonio Brufau, Eduardo Junkera eta Emiliano López Atxurra, gaur, Petronorren.
Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Eduardo Junkera Cidetecen presidentea Petronorren bildu dira gaur, bi erakundeek mugikortasun elektrikoaren egungo mugapenak murrizten edo deuseztatzen lagun dezaketen teknologiak garatzeko sinatua duten lankidetza-akordioaren jarraipena egiteko asmoz. Berariazko energia eta dentsitate egokia lortzea da lanaren helburua, antzeko pisua eta neurriak dituen bateria batekin autonomia handiagoa izateko.

Lankidetza honen bitartez, mugikortasun elektrikoa era osoago batean zabaltzen lagun dezaketen teknologiak bultzatu eta garatu nahi dira. Egungo baterien erabateko hobekuntza lortu edota haratzago jotzea du xede, biltegiratze-teknologia disruptiboen garapenaren bidez.

Bileran, halaber, Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak eta Javier Rodríguez Cidetecen zuzendariak parte hartu dute.