Somorrostroko ibilgailu elektrikoa, EUSKELEC lasterketako txapelduna

Somorrostroko SOMOS++ taldea bere ibilgailu elektrikoarekin.
Somorrostro PZko SOMOS++ taldeak irabazi du larunbat honetan Gasteizen, Lanbide-Heziketako Zentroetarako Ibilgailu Elektrikoen Euskelec Txapelketaren lehen edizioa.

Goizeko hamarretatik, norgehiagokan parte hartu zuten Euskadiko LHko zentroetako hamaika taldeek hainbat proba gainditu behar izan zituzten; hala nola, balaztatze-testa, slaloma eta azelerazio-proba. Horietan guztietan, Somorrostroko automozioko ikasleak onenen artean kokatu ziren. Gero iritsi ziren entrenamendu libreak irteerako posizioak erabakitzeko, eta horietan ere, SOMOS++ taldeak abiadura erakustaldia egin eta “polerako” sailkapena lortu zuen. Lehenengo postuan irtenda, Somorrostroko pilotuak lasaitasunari eusten eta arerioen hasierako zirikadei aurre egiten jakin zuen, neke handiko eta bidezko garaipena lortuz.

Petronorren babespean, Somorrostro Prestakuntza Zentroko taldeak fase teknikoetako saria, Berrikuntzako bigarren postua eta ibilgailuari diseinuari dagokion hirugarren saria ere lortu zituen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.