Zierbenak XXXV. Petronor Ikurriña izango du igande honetan

José Luis Herrerias “Txito”, Gualber Atxurra, Iñigo de Loyola Ortuzar, Lorea Bilbao eta Borja Rodrigo, gaur, Petronor Ikurriñaren aurkezpenean.
Datorren igande honetan, uztailak 1, Zierbenako Portuko estropada eremuan, XXXV. Petronor Ikurriña izango da, Eusko Label Ligaren 3. estropada puntuagarria, eta emakumezkoen III. Petronor Ikurriña, Euskotren Ligaren 2. estropada.

Arraun jardunaldi hau emakumeen estropadarekin 11:45etan hasiko da. Euskotren Ligarako egun garrantzitsua izango da, izan ere bertan playoff-eko bigarren jardunaldia jokatuko da, non III.  Petronor Ikurriña jokoan jarriko den. Behin hau amaituta, Eusko Label Ligari hasiera emango zaio, bertan XXXV.  Petronor Ikurriña jokoan jarriko da.

Aurkezpenean zehar, Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbenako Arraun Taldearen presidenteak Petronorri laguntza eskertu diote, baita ekitaldia egitea ahalbidetzen duten erakunde zein enpresa guztiei. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak, bere aldetik, hurrengoa aipatu du: “Petronorrek 50 urte daramatza inguruarekin historia partekatzen, ikurriña honek 35 urte daramatza existentzia luzea eta garaipen bikainak dituen Klub batean, horregatik Petronor kontutan izatea, guretzako urguilua da”.

Lorea Bilbao Euskera zein Kultura diputatuak eta Borja Rodrigo ACT-ren presidentea Petronor Ikurriñaren aurkezpenean ere izan dira.

Bideoa, hemen.