138 umek hartu dute parte Petronor Futbol Kanpusaren IX. edizioan

Neskato bat punteria lehiaketan parte hartzen aurtengo Futbol Kanpusean.
Petronor Futbol Kanpusak bere IX. edizioa amaitu du, zeinetan 5 eta 13 urte bitarteko 138 txikik parte hartu dute (133 mutil eta 5 neska).

Abanto-Zierbena (46), Muskiz (64), Zierbena (5), Sopuerta (11), Sestao (1), Bilbo (3), Sodupe (1), Kantabria (5) eta Madriletik (2) etorritako ume hauek, ekainean eta uztailean, Las Karreraseko Mortuero futbol-zelaian eta Muskizko Maleconen, lehiarik gabeko giroan, futbolaz ikasi eta disfrutatu dute.

Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izan dute: trebetasun txapelketak, penalti txandak, punteria lehiaketak etab.