La Arena hondartza, egoera onean

La Arena hondartza.
Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako azkenengo Programak La Arena hondartza egoera onean dagoela eta bere uraren kalitatea bikaina dela ziurtatu du.

Aztertutako 21 hondartzen artean, La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenak La Arenaren urak bikain kalifikatzen ditu, beraz, bainu librea dago eta, hondartzaren kalitatea ere ona da.

Azpimarratu beharra dago azken denboraldietako emaitzek bere ura bainurako bikaina dela baieztatzen dutela. Harea meheko hondartza honek, 966m-ko luzeraz eta 84m-ko zabaleraz, ez da alferrik Bizkaiko hondartzarik jendetsuenetarikoa.