Anima zaitez Fair Saturdayn parte hartzera

Fair Saturday badator.
Fair Saturday ekimena, gizarte-inpaktua duen kultur mugimendu globala, azaroaren 24ko programa prestatzen hasi da. Mugimendu honetan sartu eta parte hartzeko modu asko daude. Anima zaitez parte hartzera!

Era askotako artistek eta kultur erakundeek parte har dezakete larunbat horretan, azaroak 24, gogoko duten gizarte-proiektu baten mesedetan, ekitaldi bat antolatuz edo abian dagoen ekitaldi batekin bat eginez. Diziplina artistiko guztietarako lekua dago: musika, antzerkia, dantza, performancea, literatura, arte plastikoak, argazkia, zinema, zirkua…

Gainera, boluntario gisa ere parte har daiteke, urte osoan edo azaroaren 24an bertan, Fair Saturday Fundazioari laguntzeko.

Informazio gehiago hemen: www.fairsaturday.org.