Coquer zein Huts Unitateen abian jartzea eta Desulfuratzeko Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, uztailak 20, Coquer Unitatearen eta Huts Unitatearen abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ostean. Halaber, Gasolioa Desulfuratzeko Unitate bat geldituko da gaur.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.