Mantenu lana 1. Zuzian

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko goizetik aurrera 1. Zuzian mantenu lana egingo dela. Bi ordutan zehar ez da zuzira lurrunik sartuko, beraz, daitekeena da garra lantzean behin gehitzea, baita gasen opakutasuna ere, gure instalazioen funtzionamenduan batere arazorik eragin gabe. Lana amaitzerakoan zuzia bere ohiko egoerara bueltatuko da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.